XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure erritarr oiek ez dakitte Intxauspe berak esana: Izateak dittuan izkutuko guziak ostutzen, edesti edo istoriak dittuan illunbeta guziak argitzen, aspalditako oroigarri guziak izkututik ateratzen eta zeru-lurrak gizonaren argitasunari eskeintzen dioten asmagarri guzia agertzen gizonak bere egiñal guziak jartzen dittuan mende onetan, jakintsuen begiak ezarri dituala euskaldunen izkuntzagan, izkuntz ain arrigarri, ain berezko, ain gozo ta ain ederrki gorrdetako onetan.

Gure erritar askok, diot berriz ere, ez dakitte gure izkuntza dala oroigarri pollitt eta agurgarria, lenengo gizonen seaskaraño bere jatorriz igotzen dana, eta erri ta izkuntzak nasi dittuen urteak, ez bere izaneran, ezta bere itxuraz ere aldatu ez dutena.

Lengo erri aundi baten oroigarri izanik, bere inguruan erri aundi ta erridiak purrukatzen ikusi dittuen eta ekaitzaldi gogorrenari beti aurrpegia eman dioten Sorkaldeko Piramide zentoi antzeko aiek bezalaxe dela gure izkuntza.